Sunday, April 09, 2006

Ikasle Abertzaleak

Zer da Ikasle Abertzaleak?

IKASLE ABERTZALEAK EUSKAL IKASLEON ERAKUNDEAZer da IA?Ikasle Abertzaleak euskal herriko ikasleen erakundea da. Bere baitan ikas-adar guztiak eta hizkuntza ezberdinetan ikasten duten ikasleak biltzen ditu. Ikasle Abertzaleakek Euskal Eskola Nazionala (ikusi hurrengo atala) du helburu eta berau lortzeko ikasle sektoreen mobilizazioa eta koordinaketa du lana. Ikasle Abertzaleak, erakunde abertzalea da, hau da, Euskal Herria herri bezala ulertzen du eta bere eskubideak berma daitezela exijitzen du. Era berean erakunde ezkertzalea da, inongo definizio konkretutan sartu gabe, bere proiektuan eta egunorekotasunean gizarte eredu ezkertzale eta aurrerakoi baten bila dihoalako.Ikasle Abertzaleak ez da sindikatu bat, baizik eta mugimendu baten dinamizatzailea eta bilgunea den erakundea. Hau da, ez ditu ikasleen arazoa banakakoak konpontzen, baizik eta euskal ikasleriak dituen arazoen muinetara jotzen du bere proiektua aldarrikatuz eta ahal den heinean oinarritik martxan jarriz.Historia laburra.Ikasle Abertzaleak 1988an jaio zen Iruñean hainbat Ikasle Abertzaleen Batzorde bilduta. Lehenengo urteetan herriko aferak (Golkoko Guda, OTAN, Intsumisioaren borroka, euskara, errepresioaren aurkako mobilizazioak...) landu bazituen ere berehala hartu zuen ikasle mugimenduaren gidaritza eta irakaskuntzako lana. Honela euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borroka goiz piztu zen halanola autoritarismoaren aurkako borroka.Bere III. Kongresuan Ikasle Abertzaleakek Euskal Eskola Nazionala definitu zuen eta euskalduntzearen aldeko borroka martxan jarri zuen.2002ko Apirilak 20 Ikasle Abertzaleakek beste pausu garrantzitsu bat eman zuen Euskal Herri osora hedatuz, pirinioen bi aldeetan hedatzen den herriak behar duen ikasleria batuz.Momentuotan IAk militante ugari ditu 100 ikastetxe baino gehiagotan eta Unibertsitate publiko guztietan zein pribatu guztietan batean ezik (OPUSen unibertsitatea, non ezinezkoa den antolakuntza).Zein da IAren proiektua?Ikasle Abertzaleakek, esan bezala, Ikasle Mugimenduaren mobilizazioa, dinamizazioa eta kkokapena egiten du. Bere proiektua Euskal Eskola Nazionala da.Honela da eskola hori:
Euskalduna hizkuntzaz: euskaraz heziko du
Euskalduna edukiz: euskal kurrikulua izango da bere gaitegia.
Hezkidetzailea: neskak eta mutilak era berdinean heziko diren eskola.
Herritarra: herriaren zerbitzuan dagoena eta herriak kudeatzen duena.
Nazionala: Euskal Herri osoa hartuko duena.
Pedagogikoki berritzailea. Euskalduntzearen borrokaIkasle Abertzaleakek aurreko urteotan euskalduntzearen borroka jarri du martxan ikastetxeetan. Nahiz eta orain eskubideen orokortasuna hartzen dugun borrokarako aurreko urteetan euskalduntzearen borrokak berebiziko garrantzia hartu du. Borroka honetan hiru fase egin ditu. Lehenengo fasea borrokaren nolakotasunaren diseinua egiteko Euskal Ikasleon III. Biltzar Nazionalean eman zen debatea berhartu eta euskalduntzea bai hizkuntza bai edukiz ulertzea izan zen. Ondoren Ekin Euskalduntzeari kanpaina jarri zuen martxan. Honen bukaera 2000ko Apirilak 6 izan zen non Greba Orokorrean 117.000 ikasle grebara atera zituen.Garai honetan ere, 97tik aurrera, Herri Eskolen filosofia jartzen da martxan. Bertan euskaraz eta euskal edukiak gizarte gaiekin uztartzen ziren Euskal Eskola Nazionalaren nolabaiteko eredua martxan jarriz. Honen adibide dira Usurbilen eginiko Herri Eskola Nazionalak edo preso politikoek prestatutako lanekin eginiko Presoen Herri Eskolak. Ondoren tenkatze fasea etorri zen. Honetan Intsumisio dinamikak martxan jartzea proposatzen zen. Frantziar zein Espainiar eduki, ikasgai, hezkuntza sistema orokorrari, intsumisioa. Hainbat ekintza egon ziren epe honetan. Adierazgarrienak ikasgeletan espainiar edukiak jasotzen zirenean buelta ematea eta selektibitateari (unibertsitate sarrera azterketa) uko egin zieten ikasleak.Azkenik erresoluzioa emateko aukerak ikusten dira. 2001eko Udazkenean euskal ikasleon IV Biltzar Nazionalean definitu zen Ikasle Alternatiba bere gain hartu zuen Ikasle Abertzaleakek. Honen inguruan hainbat borroka abiatu ziren.Euskal Ikasleon Eskubideen karta2003an Ikasle Abertzaleakek bere IV. Kongresua burutu zuen Iruñeako Mira Antzokian. Bertan hartutako hainbat erabakien artean Euskal Ikasleon Eskubideen Karta onartzea izan zen erabaki politikorik garrantzitsuena.
Euskal ikasleon eskubideen karta[/url]
Lotu borrokari!!


www.ikasleabertzaleak.org